Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Gros
2008ko uztailak 4, Ostirala

;2008-05-01;Zurriolako komunak eta aldagelak 20:00ak arte daude irekita. Zurriolako aldagelak eta Pasealeku Berriko komuna ekainaren lehen astean irekiko dituzte.

Zurriolako komunak eta aldagelak 20:00ak arte daude irekita

Hiri mantenua

Zurriolako aldagelak eta Pasealeku Berriko komuna ekainaren lehen astean irekiko dituzte.

xabier etxabe

Udaleko Hiri Mantenu zinegotzia, Alberto Rodriguez, pozik da olatu kolpeak eragindako arazoak zuzentzeko egiten ari diren lanekin. Kursaal atzekaldeko komuna ekainerako konpontzea aurreikusi bazuten ere, gaurtik aurrera irekita egongo da. Ondarretako eta Kontxako aldagelak apirilean lanean ziren dagoeneko, hauek, ordea, gaurtik maiatzaren 5a bitartean eta maiatzeko gainontzeko asteburuetan, 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. Gainontzeko egunetan aldagelak 17:00etan itxiko dituzte.

Zurriolako aldagelak falta dira bakarrik txukuntzeko. Olatuek eragindako txikizioari buelta emateko, ordea, beste hilabete bat itxaron beharko da. «Erritmo onean ari dira lanean eta ekainaren lehen asterako bukatuko dituzte lanak», azaldu du Alberto Rodriguezek.

Ekainerako prest egongo da ere Pasealeku Berriko komuna. «Komun honek itxura berezia du eta konponketa lanak eskuz egin behar dira». Datorren astean hasiko dira komuneko atea jartzen baita komun barruko iturri eta bestelako tresnak jartzen.

Kursaal atzeko komuna ez ezik, Larratxoko komuna ere zabalik dago gaurtik aurrera.

Irlan ere txukuntze lanak

Olatuek irlako taberna txikitu zuten eta astelehenean hasiko dira irlako taberna eta inguruko zerbitzuak berritzeko lanak. Hiri Mantenu zinegotziak irla ekainaren lehenengo egunerako pronto egotea espero du. «Itsasoz material asko garraiatu behar denez, itsasoaren egoera baldintza dezake lanak egunean amaitzea edo atzeratzea».

17.000 metro kubiko hondar mugituko dituzte Zurriolan

Olatu kolpeak bakarrik ez, urtero marea biziek hondartzeko harea batetik bestera mugitzen dute eta hondarra lekura bueltatzen hasiko dira astelehenetik aurrera Zurriolan. Ekainerako hondartzako harea alderdi guztietan parekatuta egoteko 17.000 metro kubiko mugituko dituzte. Pasealeku ondoan pilatutako harea hondartza guztitik hedatuko dute.

Zurriolako hondartza berria duela 13 urte inauguratu zuten. Zurriola handitzeko 1,2 milioi metro kubiko hondar zabaldu zituzten eta mareek hondar hori zein gunetan eta zein norabidetan mugitzen duten aztertzeko ikerketa egingo dute hurrengo urteko udaberrian.

Ondarretan, pasealekuraino iristen da hondarra hainbat gunetan. Hondar maila hondartzako gune guztietan parekatzeko 8.000 metro kubiko mugituko dituzte. Hondar gehien erdialdean dagoenez, harea tenis elkartea dagoen aldera bultzatuko dute.

Kontxa eta Ondarretan, hondar mugimenduak maiatzaren erdialdera hasiko dituzte. Alberto Rodriguezek esan duenez, maiatzeko marea biziak lasaitzerakoan hasiko dira lanak.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.