Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Gros
2008ko uztailak 4, Ostirala

;2008-05-01;Azufre eta mirra usaina, bisitaria erakartzeko . Saguesen izango da, ekainaren 4ra arte, Andalustarren ondare zientifikoaren zati bat biltzen duen erakusketa.

Azufre eta mirra usaina, bisitaria erakartzeko

Erakusketa

Saguesen izango da, ekainaren 4ra arte, Andalustarren ondare zientifikoaren zati bat biltzen duen erakusketa.

igone fdez. Mariezkurrena

Sagueseko terrazak aldi baterako utzi eta 710-1492 urte bitarteko Al-Andalus mundura bidaiatzearen ideia atsegin duenak aukera paregabea du egunotan. Kultura Islamiarreko Fundazioaren ardurapean antolatu duten erakusketak ezinhobe islatzen baitu Tuteratik hasi eta ia-ia Bizantzioraino zabaldu zen kultura haren esentzia.

Usainak eta formak

Karpa barrura sartu eta, berehala, mirra eta intsentsu usain biziak harrapatuko du bisitaria.; X.mendean mundu osotik hurbildutako enbaxadoreak harrapatzen zituen bezalaxe. Izan ere, hasiera-hasierako aretoak Madinat al-Zahrako (Kordoba) hiri-jauregiko Areto nagusia irudikatzen du; arkitektura arabiar ederrekoa eta urre nahiz merkuriozko iturri liluragarriz apaindua.

Zientzia zehatzetan maisu

Jasmin usainak erakarrita, bigarren aretorantz zuzenduko ditu bere pausuak bisitariak eta zientzia zehatzen munduan murgilduko da, ustekabean. Egunean bost aldiz errezatu beharrak denbora kontrolatzeko grina piztu zuen andalustarren artean. Hala, aitzindari izan ziren unibertsoaren behaketan eta, baita ere, egun erlojutzat ezagutzen ditugun gailuen asmakuntzan. Ur-isuriak eta kandelen urketa-abiadura behatuz neurtzen zuten haiek denboraren joana.

Natur zientzietan aitzindari

Azufre usaina dario hirugarren guneari; alandalustarrek medikuntza, farmazia eta alkimia bezalako arloei dagokionean utziriko ondarearen erakusleiho. X. menddean idatzi zuen Abulcasisek bere Medikuntza Liburua eta garai berean asmatu zituen, esaterako, forzepsak eta xiringak.

Marrazki eta tresna kirurjikoen alboan, jauregi inguruetako lorategietan hazten zituzten sendabelarrak dira ikusgai; botikak prestatzen ere maisu baitziren.

Aurrerapenak nekazaritzan eta arkitekturan

Diseinaturiko ureztatze-sistema berritzaileak eta nekazaritzari eginiko ekarpenak ere azaltzen dira beste gela batean. Larrosak, altzifreak, laranjondoak... guztiak andalustarrek sartu zituzten Iberiar penintsulan, urrutiko lurraldetatik ekarrita.

Landaretzaren berdearekin nahasten dira arkitektura mudejarraren bereizgarri diren kolore biziko zeramikak. Mosaikoak eta testu erlijiosoak konbinatzen dira, etengabe.

Arragoa

Andalustarren liburuak, tresna kirurjikoak, lanabesak, artelanak, arkitektura, usainak, errezetak, koloreak, idazkiak, margolanak... Denak nahasturik baina ongi aski azaldurik ditu bisitariak; bidaiatu nahi izanez gero.

Erakusketa Saguesko zabalgunean dago eta goiz eta arratsaldez bisita daiteke egunero, astelehenetan izan ezik.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.