
Ramon Maria Lili, Villa Sacramento eta Urra
IBILBIDEA Zurriola Ikastola sorreratik Grosen izan da. Ramon Maria Lili kalearen 8. atarian izan zuen egoitza hasieran -ezkerreko argazkia-. San Ignacio parrokiaren babesean jaio zen nolabait ikastola, Escuela Parroquial San Ignacio izenarekin. Ategorrietako Villa Sacramenton eskolak ematen hasi zirenekoa da ikastolaren historiako beste mugarrietako bat ¬erdiko irudia¬. 70eko hamarkadaren hasieran mojek eraikinaren zati bat alokatu zioten ikastolari. Lehen urteetan OHOren bosgarren maila arte egin zezaketen gaztetxoek Zurriolan eta handik aurrerakoa Barandiaran Lizeoan. 1980-81 ikasturtean Urrako lursaila erosi zuen ikastolak eta hari esker OHOko maila guztiak eskaini ahal izan zituzten¬eskuinean¬. Duela bi urte berrikuntza lan sakonak egin zituzten egoitza horretan eta, besteak beste, estalitako frontoia egin zuten.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.