
Saguesek erabilera publikoari eustea nahi du EAJk
Udala
Udalaren etxebizitza proiektuen alde egiten du EAJk, Plan Orokorra hobetzeko, dena den, 65 zuzenketa aurkeztu ditu.
x. etxabe
2016 urteraino indarrean egongo den Plan Orokorrak Auditz Akular, Txomin Enea edo Antondegi bezalako etxebizitza proiektuak jasotzen ditu. Plan Orokorrean bilduta dauden proiektu hauen alde egiten du EAJk, beste hainbat proiektu eta asmori zuzenketak aurkeztu dizkio, ordea. Denera, 65 zuzenketa aurkeztu ditu EAJk Plan Orokorra hobetzeko.
Besteak beste, Errondon, Bidebietan edo Igeldon egin nahi dituzten etxebizitzak gehiegizkoak dira EAJren ustez, gune horretan dagoeneko etxe gehiegi dagoelako. «Igeldok 150 etxebizitza ditu eta 140 gehiago, ia bikoitza, eraikitzea aurreikusi dute» dio Xabier Ezeizabarrena EAJren bozeramaileak. Plan Orokorrak, era berean, Altzako kiroldegia bota eta etxebizitzak eraikitzea aurreikusten du bertan. «Auzo horrek dagoeneko nahikoa etxebizitza ditu eta lursail hori ekipamenduetarako mantendu beharko lukete».
Sagueseko zabalgunea ere bere horretan uztearen aldekoa da EAJ. Monpaseko bidea txukuntzeko apustua egiten dute, halaber. Plan Orokorrak bertan pasealekua eraikitzeko egiten duen aipamena desagertzeko eskatu du Xabier Ezeizabarrenak.
EAJk, bestalde, Plan Orokorrean, tranbia egiteko asmoak ezartzea, Intxaurrondon trenbideak eta Kontxako zirkulazioa estaltzea edo Parte Zaharrak osasun etxe handiagoa izatea exijituko du.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.