Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Gros
2008ko azaroak 22, Larunbata

;2008-10-10;Errautsetatik berriro hazten. Udaberritik ari dira lanean; aterpetxeak izango dituen eraikinak egiten ari dira.

Errautsetatik berriro hazten

Ulia

Udaberritik ari dira lanean; aterpetxeak izango dituen eraikinak egiten ari dira.

raul perez

Bi urte pasatxo dira jada Uliako aterpetxeak su hartu egin zuela. 2006ko ekainaren hasieran hartu zuen sua, hain zuzen ere. Ez zen zauriturik izan, baina eraikina kiskalita geratu zen eta, Udalak eraikina guztiz berritzea erabaki zuen sutea gertatu zen egunean bertan.

Berritze lanak aurtengo udaberrian hasi zituzten eta gutxi gorabehera udaberrirako bukatu nahi dute. 2009ko udaran aterpetxeak turistak normaltasunez hartzea espero dute.

Eraikin nagusia eta haren albokoak

Eraikin nagusia izango denaren egitura jarri dute honezkero. Eraikin horretan aterpetxearen zerbitzu nagusiak izango dira. Zerbitzu nagusiez gain, lau pertsonentzako zortzi gela izango dira. Tamaina aldetik, erre zeneko eraikinaren antzekoa izango da. Haren ondoan, bestalde, beste hiru eraikin egingo dituzte. Hiru eraikinok sei pertsonentzako gelekin hornituko dituzte. Guztira, 80 logela izango ditu aterpetxeak. Uliako aparkalekuko txoko bat erabiltzen ari dira obra materialeak uzteko. Udalbatzak 2007ko azaroan eman zion behin betiko argi berdea aterpetxea berritzeko proiektuari eta bi milioi eta erdi euro bideratu zituen lanotara.

Suteaz salbu geratu zen aterpetxeko eraikinetako bat, goarda etxea zena. Eraikin horretan ere esku hartuko dute. Zehazki, teilatua berrituko dute.

Aparkalekua ere egingo dute aterpetxearen inguruan eta urtetan sasiek estalitako begiratokia berreskuratuko dute.

Aterpetxea zabaldutakoan mikrobus zerbitzua jarriko du abian Donostiako Udalak, Uliara igotzeko.

############

Zaindariaren eraikina sutetik salbu gelditu zen, eta haren teilatua berrituko dute

Eraikin nagusiaren egitura jarri dute eta alboan beste hiru eraikin egingo dituzte

############

Agenda

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.